Ikasturte honetan bi ikastetxeen artean, eta HHZZ 2. Mailako Administrazio eta Finantza adarrean, kolaborazio bide berri bat zabaldu dugu: kurtso horren modulu bat elkarrekin landu, eta ikasleen artean kolaborazio bideak ireki informazio eta komunikazio baliabideak erabiliz, bideokonferentziaz era berezian. Lehendabiziko saioa Andoainen izan den kooperatibari buruzko jardunaldi bat bideokonferentziaz partekatu dugu. Bigarrena, bi taldeetan izango diren enpresen sorkuntza eta tramitazioei buruz ikasleek egin dituzten lanen aurkezpenak bideokonferentziaz partekatuko ditugu. Esandakoa: bide berriak zabaltzen.
You may also like
HONDAKINAK KITTO Azkeneko urteetan bezala, aurten 8.edizioa izango da, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek “Hondakinak Kitto!” eskoletako kanpainan parte hartu dute. Kanpaina […]
5 urtekoek bukaera ezin hobea eman diote unibertsoko proiektuari. Iruñako Planetarioa bisitatu eta astronauta bihurtu gara! #LaSalleGara
La Salle Bilbao ikastetxeak ITB hezkuntza metodologia berrira egokitzeko eraldatu ditu bere instalazioak. Hormarik gabeko espazioak ditu orain, energiaren erabilera efizientea egiten […]