Sector Bilbao La Salle ARLEP

Alcagi, gaitasun handiko pertsonen elkartea Gipuzkoan – San Luis La Salle

Gipuzkoako Kale Nagusian, gaitasun handiko pertsonei buruz hitz egin dugu. Horretarako Alcagi Elkarteko presidentea, Mercedes Cruz, eta gaitasun handiko haur baten aita eta irakaslea, Ivan Narbaiza, gonbidatu ditugu gurera. Biek kontatu digute gaitasun handia edukitzeak zer esan nahi duen. Esan digute pertsona horiek, bere garuna funtzionatzeko desberdina direla aktibitate gehiago daukatela, eta beraz, aurrerago joan daitezkeela bere garapen mailan ikasteko momentuan. Baina baita ere esan nahi du de-sinkronia bat dagoela eta emozionalki eta sozialki oso gaizki pasatzen diren pertsonak izaten direla. Lekuz kanpo sentitzen dira txikitatik eta hori kudeatzea oso zaila da. Gainera, hainbat mitok, Sheldon Cooper edo Einstein bezalakoak, oso inteligenteak baina asozialak ere direnak, kalte asko egiten dute. Audio