Sector Bilbao La Salle ARLEP

ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE – SPAINSKILLS 2017 -TXAPELDUNA

2017/03/04

Iker Borde ikaslea eta Xabier Puertas irakaslea SpainSkills lanbide heziketako olinpiadetan txapeldunak izan dira CAD Diseinua kategorian. ZORIONAK!!

SpainSkills estatu mailako lanbide heziketako olinpiadak dira. Bertan espezialitate ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute kategoria ezberdinetan. Aurten Madrilen ospatu da txapelketa eta kategoria bakoitzean aldez aurretik beren autonomia elkartean irabazle izan diren ikasleak lehiatzen dira.

Laugarren aldia da La SalleBerrozpeko ikasle bat bertara joaten dela Euskadi ordezkatuz, lautik lau:

2017: Iker Borde

2015: Iker Rodriguez

2013: Andoni Portillo

2011: Gaizka Dominguez

Irabazleek urrian WorldSkills munduko txapelketan partehartzeko aukera izango dute, eta ziur gaude, aurrekoetan bezala, esperientzia ezinhobea izango dela Ikerrentzat eta Xabierrentzat.

ZORIONAK BIOI!!