Sector Bilbao La Salle ARLEP

ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE STARTINNOVAN TXAPELDUN

2017/02/23

La SalleBerrozpeikasetxeko2. Batxilergoko “TxirrisandKlass” osatzen duten Leyre Carrasco, Eider Urkizu, Nerea Rodríguez, Nerea Garin eta Irantzu Tolosa izan dira aurtengo STARTInnova lehiaketaren garaile.

Lehiaketa honek ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi ditu gazteen artean eta horretarako, “Prozesu Administratiboak” izeneko ikasgaia baliatu dute, Izaskun Albisu irakaslearen gidaritzapean, beren lanak aurkezteko.

200 talderen artean finalista izan da gure taldea eta finalera pasatako 5 taldeen artetik garaile izan da 16-18 urte bitarteko kategorian.

Taldeak burutu duen lanak “CLEANPER” izena du eta lehioetako kristalak garbi ditzakeen pertsianaren diseinua egin dute.

Zorionak partaide guztioi eta zorionak talde irabazleko kideei eta beren irakasleari.