Sector Bilbao La Salle ARLEP

ANDOAINGO LA SALLE BERROZPEKO ELEKTRONIKAKO EONTZIA PROIEKTUA SARITUA IZAN DA ZARAGOZAN

2016_03_eontzia1Elektronikako ikasleak, Mikel Diazek, eta  La Salle Berrozpeko irakasleak, Josema Fernandezek, On Bosko eta Zubiri Manteoko  hainbat irakasle eta ikasleekin batera, lehen saria irabazi dute “Premio Nacional de Don Bosco a la investigación e innovación tecnológica” lehiaketan Komunikazioaren Arloan(Telekomunikazio, Irudi eta Soinu, Multimedia eta Informatika).2016_03_eontzia2
eONTZIA  hondakin edukiontzietan jartzen den gailu elektronikoa da eta zabor kopurua adierazten du; honela, modu eraginkorragoan kudea daiteke hondakinen bilketa. Halaber, Zubiri Mateo ikastetxeak web aplikazio bat garatu du eONTZIA gailuan erregistratzen diren datuak online kudeatzeko helburuarekin.