Sector Bilbao La Salle ARLEP

Atzerapenarekin bada ere, martxan da SHMNA 2020

Atzerapenarekin bada ere, martxan da SHMNA 2020, eta hezkuntza berritzea proposatu du, nahi dugun mundua eraikitzeko.

Pandemiaren ondorioz, atzerapenez hasi zen pasa den azaroaren 10ean III. Salletar Hezkuntza Misiorako Nazioarteko Asanblada (SHMNA), eta honako hau du goiburu: «Nortasuna, bizitasuna, eraldaketa. Elkarrekin lortuko dugu». Robert Schiller anaiburu orokorrak egin zien ongi etorria bertaratutakoei.

SHMNA 2020 biltzarrak oinarri batzuk jarriko ditu, hurrengo hiletan horien gainean hausnartzeko. Nazioarteko 100 ordezkari baino gehiago bertaratu dira biltzarrera,  eta 79 herrialdetan banatuta dauden 1.000 eskoletako 3.500 anai, 100.000 hezitzaile eta 1.000.000 ikasle ordezkatuko dituzte.

Hainbat eskualdek eta barrutik aurkeztutako hezkuntza-proposamenak aztertzea eta haien inguruan hausnartzea du helburu biltzarrak. Proposamen guztiek azpimarratu dute teknologiak emango digun laguntza handia.

Hurrengo hiletan aukeratutako proposamenak 46. Kapitulu Orokorrean aurkeztuko dira, onetsiak izateko. Datorren urteko azaroan, proposamen horiek Erromako Etxeburuan landuko dituzte SHMNA 2020rako aukeratutako ordezkariek. Hala, elkarte-konpromisoa sendotuko da, eta etorkizuna itxaropentsuagoa izango da, zalantzarik gabe.

La Salle instituzioak bere misioa betetze aldera ezarritako oinarriak berritzen ari da, eta denok elkartzera animatzen gaitu gehien behar duten haur zein gazteei laguntzeko eta, aniztasunaren aberastasunaz eta batasunaz baliatuta, mundu hobe bat sortzeko.