Sector Bilbao La Salle ARLEP

Barrutiko III. Kapituluko bigarren saioa egiten ari da La Salle Arlep, salletar elkarteek ekin behar dituzten erronkei begira

  • Lan handiko lau egunetan, Kristau Eskoletako Anaiek (salletar anaiek) eta asoziatuek beren elkarte misioari begiratuko diote. Hauxe dute goiburu: “senidetasuna amesten eta ehuntzen”.
  • Kapituluaren bigaren saio honetan, hauek dira aztergai, besteak beste: misio zerbitzua, beharrean direnekiko zerbitzua eta pertsonen zaintza.

2021eko uztailak 5

Kristau Eskoletako Anaiak (salletar anaiak) Arlep Barrutiko III. Kapituluaren bigarren saioa egiten ari dira uztailaren 5etik 8ra, eta honako hau dute saioaren goiburu: “senidetasuna amesten eta ehuntzen”. Kapituluaren lehen saioa 2020an egin zen Valentziako Llíria hirian, eta bigarren saio hau ere hiri horretan egiten ari dira. Pandemiaren ondorioz, uztailera atzeratu behar izan da urte hasieran egitekoa zen bigarren saio hau.

Anai José Román Pérez ikuslari titularraren hitzek zabaldu dute saioa lehen egunean. Kapituluaren saio hau errespetuz eta senidetasunez bizitzeko gonbidapenarekin batera, bizitzen ari garen egoera gogorarazi ditu ikuslari titularrak, eta osasun neurriak eta gainerako xehetasuna kontuan izatearen garrantzia azpimarratu du. Guztira, 69 lagun bertaratu dira, horietatik 9 gonbidatuak. Gonbidatuen artean dira anai Maristen probintzial bat eta salletar asoziatu talde bat.

Egunotan aztertuko dituzten gai eta proiektuen artean, azpimarratzekoak dira salletar elkarteak gaur egun dituen erronkak, salletar elkarteen egitura, karisma eta misio zerbitzuen kudeaketa, pertsonak nola zaindu, La Salle bizia zabalduz bizitzea eta behar handian diren pertsonekiko zerbitzua.

Horrez gainera, estatutuen bozketa egingo da, eta topaketaren beraren eta bertan hartutako erabakien ebaluazio orokorra egingo da.