Sector Bilbao La Salle ARLEP

Beasain – Berriak

Atzo gure ikastetxeko DBH 4ko hamaika ikaslek Gipuzkoako Foru Aldundiko Donostiako eraikinean JAKIN-MINA 2018-2019 GIPUZKOA ziurtagiri banatze ekitaldian parte hartu zuten.

Markel Olano diputatu nagusiaren eskutik jaso zituzten ziurtagiriak eta ikasleei hitzaldia eskaini zien. Jakin-mina Jakiundek (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) antolatutako eta 4. DBHko ikasleei zuzenduriko egitasmoa da. Azaroa eta martxoa bitartean gaurkotasuna duten gaien inguruko bost hitzaldi eskaintzen dira, ostiral arrasatsaldeetan. Zorionak neskak! #LaSalleGara