SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2), Beasaingo Lau Katu elkartearekin elkarlanean aritu zen atzo igandea, abenduak 23, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beasaingo Lau Katu elkartea kaleko katuen bizitza hobetzeko lanean diharduen boluntarioz osatutako taldea da. SEIN 2.7 taldeak ikasturteko lehen proiektua honen inguruan egin du, eta atzo elkarteak herrian jarri zuen stand-ean parte hartu zuen. Haurrei eskulanak egiten lagundu zieten, elkartearen produktu solidarioak saltzen lagundu zuten, eta SEINeko taldeak elkarteari egindako elkarrizketaren bideoa pantaila handi batean erakusteko aukera paregabea izan zuten. Elkarlanean, mundu hobeago bat eraikitzen… https://goo.gl/2kgwM8
You may also like
(Informazio gehiago)
Abendua iristen denean ikasleak beste giro batean murgiltzen dira, Gabonak oso gustuko daukate denontzat momentu berezia dira, batez ere guretzat haien aurpegitxoak […]
Ikaragarri obra handiak izan ditugu gure eskolan. Horrexegatik zenbait argazki bidaltzen dizut honen berri emateko. Obrak izan dira: gela kooperatiboan, patioan, Sein […]
HHZZ – EKINTZAILETZA-SARIAK 08/06/2018 Andoaingo La SalleBerrozperen proiektu batek gizarte-enpresarik onenaren saria lortu du Euskadiko LHko ekintzailetza-sarietan. La SalleBerrozpe ikastetxeko ekintzailetza-proiektu batek, […]