SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2), Beasaingo Lau Katu elkartearekin elkarlanean aritu zen atzo igandea, abenduak 23, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beasaingo Lau Katu elkartea kaleko katuen bizitza hobetzeko lanean diharduen boluntarioz osatutako taldea da. SEIN 2.7 taldeak ikasturteko lehen proiektua honen inguruan egin du, eta atzo elkarteak herrian jarri zuen stand-ean parte hartu zuen. Haurrei eskulanak egiten lagundu zieten, elkartearen produktu solidarioak saltzen lagundu zuten, eta SEINeko taldeak elkarteari egindako elkarrizketaren bideoa pantaila handi batean erakusteko aukera paregabea izan zuten. Elkarlanean, mundu hobeago bat eraikitzen… https://goo.gl/2kgwM8
You may also like
Erronka berriei aurre eginez La Salle Azitaingo DBHko ikasleak arazo desberdinei erantzun bat emateko proiektuetan aritu dira lanean aste bitan. Partekatutako Arlo […]
Ikasturte honetan, bizi dugun egoeragatik, tutoretzan kohesioa eta talde harremanak lantzeko genituen dinamikak aldatu behar izan ditugu. Orientazio departamentuko kideen laguntzarekin, elkarrekin […]
LANKIDETZARAKO ERAKUNDE KATOLIKOEK POBRETUTAKO PERTSONA ETA ELKARTEEKIKO SOLIDARITATEAREN ALDE BATZEN DITUZTE EUREN EGINAHALAK “Lotu zaitez Justiziaren alde” lemapean, Caritas, Confer, Justizia eta […]