SEIN 2.7 taldea, GUKON izenekoa (DBH2), Beasaingo Lau Katu elkartearekin elkarlanean aritu zen atzo igandea, abenduak 23, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beasaingo Lau Katu elkartea kaleko katuen bizitza hobetzeko lanean diharduen boluntarioz osatutako taldea da. SEIN 2.7 taldeak ikasturteko lehen proiektua honen inguruan egin du, eta atzo elkarteak herrian jarri zuen stand-ean parte hartu zuen. Haurrei eskulanak egiten lagundu zieten, elkartearen produktu solidarioak saltzen lagundu zuten, eta SEINeko taldeak elkarteari egindako elkarrizketaren bideoa pantaila handi batean erakusteko aukera paregabea izan zuten. Elkarlanean, mundu hobeago bat eraikitzen… https://goo.gl/2kgwM8
You may also like
(Informazio gehiago)
Abuztuaren 23.an “Jubilarren eguna” ospatu zen San Asension. Urrezko ezteiak: Nicolás Berasategi, Juan Bert, Miguel Ángel Cuartero, Rafael Martínez, Félix Labeaga eta […]