Sector Bilbao La Salle ARLEP

Berrikuntza

Berrikuntza

Ikasle bakoitzari egokitutako hezkuntza eredu batean sinistu,
Adimen Anitzen inguruko teoria praktikara eraman pertsona bakoitzak dituen interesak eta talentuak azpimarratuz.
Benetako protagonista ikaslea da.
kasketa kooperatiboaren bitartez., ezagutza modu bateratuan eratu.
Barnetasunean hezi.

ITB - Ikaskuntzarako Testuinguru Berria

1. Ikasketa kooperatiboa

 

Ikasketa kooperatiboa metodo tradizionalak bultzatzen duen ikasketa lehiakor eta indibidualistaren kontrako kontzeptua da.
Hain justu, taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.

Metodo honek oinarritzat du ikasleen arteko interakzioa. Ikasleak 3-5 pertsonakoak izan ohi diren taldetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko.
Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen baitu.

 

2. Barnetasunean oinarritutako hezkuntza
"HARA" Proiektua

 

Haur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean
heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeetako pertsonak:

- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen -
- Irizpide etikoen alde egin dezaten -
- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten -
- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten -
- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten -

 

3. Irakurketa Eraginkorra

Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea: testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.

Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.

Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere, neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da.

ORAIN ARTE HONAKO LAN LERROAK JARRAITU DIRA:

- Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan -
- Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa Eraginkorraren irizpide eta materialak -
- Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak -

 

4. Crea

Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.

Crea sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino.

Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.

Creak erreminta ezberdinak barneratzen ditu, hala nola Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere. Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik aurrera metodo horiek pauso arautuak dituen prozedura batean antolatzen dira

 

5. Irati

 

Irati programa Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte erabiltzen da, eta Ezagutzaren Kudeaketara  zuzendua dago: ikasleei informazioa lantzeko erreminta ezberdinak erakustean datza, sintetizatzen ikas dezaten:

- Mapa kontzeptualak -
- Organigramak -
- Infografiak -
- Gantten diagrama -
- Ishikawa diagrama -

6. Ulises

Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:

"Zazpi urteetatik aurrera, erabiltzen ez diren konexioak deuseztatu egiten dira, ez dira berreskuratzen."

1. SN Arloa (Neurona-sareak)
Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa” on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuren arteko  desberdintasuna. Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.
2. Arlo Psikomotorra.
Lateralitatea garatzeko zirkuituak. Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean). Maila “organikoan” lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean.
3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)
Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko. Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela “lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak alderatzea…"

7. Sein

DBHn ondorengo ezaugarriak dituen metodologia esparrua ezartzeko diseinatu da Sein programa:

- Arlo Anitzeko Proiektuen araberako lana -
- Ikasketa Kooperatiboan oinarritua -
- Aurretik landutako La Salle programak jasotzen dituena

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak (EAAP) dira Sein programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi beharko dituzte.

Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da eta familiek ere parte hartzen dute, noizbehinka.

Honela, ikasleak gai izango dira beren ezagutza antzeko, baina benetako egoeretan edo testuinguru konkretu horretatik at daudenetan aplikatzeko.