Sector Bilbao La Salle ARLEP

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO IKASTETXEA ZIURTAGIRIA JASO DU ZARAUZKO LA SALLEK

2015_11zarautzZiurtagiria lortzen duen Euskal Herriko lehen ikastetxea da Zarauzko La Salle , eta ostiral arratsaldean jaso zuen Etxezabalan eginiko ekitaldian, Proydeko Bidezko Merkartaritzako arduradun Valentina Andaloniren eskutik. Modu horretan, La Sallek formalizatu egin du orain dela ia bi urte hartu zuen Bidezko Merkataritzarekiko duen konpromisoa.
La Salle ikastetxeko Bidezko Merkataritzako arduradun Maite Pardinak azpimarratu nahi izan ditu ikastetxearen hezkuntza proiektuaren bi ezaugarri: alde batetik, “gizartearen zerbitzura egotea” eta bestetik, “justizia sustatzea”. Hainbat egitasmo aurrera eraman dituzte aipatu ezaugarriak gauzatzeko, eta 2013an Bidezko Merkataritzari heldu zioten, ikastetxeko Jende Xumea taldearekin. Bi urteko ibilbidea egin duen taldea da, ikasle ohiez osatutakoa eta bi irakasleren ardurapean. “Bi urteko formazioa egiten da bolutariotzan eta kooperazioan, nazioarteko boluntzariotza esperientzia bat izateko. Baina inportantea iruditzen zitzaigun hemen bertan, gure gizartean ere, konpromiso bat hartzea eta erronka bati heltzea. Horrela, talde bezala gure ikastetxean Bidezko Merkataritzaren ardura hartzea erabaki genuen”.

Irakurri gehiago