Sector Bilbao La Salle ARLEP

Bilbo sektoreak San Asension ospatu du Misio Eguna

La Salleko Bilbo Sektoreak ekainaren 26an, larunbatarekin, ospatu du Salletar Hezkuntza Misioaren Eguna. Aurten, esker bereziak eman zaizkie hezitzaile guztiei pandemia garaian egin duten ahalegin itzelarengatik.

Aurtengo Misio Egunean, ehun bat lagun bildu dira San Asension, osasun eta segurtasun neurri guztiak zainduz. Misio Eguneko ekitaldi  nagusia streaming bidez jarraitzeko aukera izan dute San Asensiora bertaratu ezin izan dutenek.

La Sallek Bilbo sektorean dituen ikastetxe, gizarte-hezkuntzazko obra eta GKE guztietako ordezkariak bildu dira Misio Egunean, eta ordezkari bakoitzak zerbait ekarri du, azken urte honetan bizi izan dutena erakutsi eta bertaratutako pertsona guztiekin elkarbanatzeko.

Misio Eguneko ekitaldi nagusian, omenaldi bat egin zaie salletar obretan hil diren hurbileko pertsonei, egindako lana eskertu zaie Sestaon, Zumarragan eta Zarautzen zuzendari izateari utzi behar diotenei, eta Misio gutuna eman zaie zuzendari berriei. Horrez gainera, La Salle Bilbao ikastetxeko Argi eta Urtzi ikasleek musika pieza batzuk interpretatu dituzte ekitaldia girotzeko.

Ospakizunean, salletar familiaren batasuna erakusteaz gainera, etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko asmoa berretsi da.