Berriak

102 posts

Euskadiko, Errioxako eta Zaragozako La Salle ikastetxeek lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute UNICEFekin haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta zabaltzeko

Jesús Félix Martínez, La Salle Hezkuntza Sareko zuzendaria: “haurrei eta gazteei beren duintasunaz jabetzen laguntzea da La Salleren egiteko nagusia bere sorreratik”. Itziar Muniozguren, La Salle hezkuntza-sareko zuzendaria Euskadin, Errioxan eta Zaragozan: “haurren eta nerabeen hezkuntza da gure konpromiso sendoa, eta horregatik aritzen gara hezkuntzatik eman ditzakegun erantzun bikain eta […]

Atzerapenarekin bada ere, martxan da SHMNA 2020

Atzerapenarekin bada ere, martxan da SHMNA 2020, eta hezkuntza berritzea proposatu du, nahi dugun mundua eraikitzeko. Pandemiaren ondorioz, atzerapenez hasi zen pasa den azaroaren 10ean III. Salletar Hezkuntza Misiorako Nazioarteko Asanblada (SHMNA), eta honako hau du goiburu: «Nortasuna, bizitasuna, eraldaketa. Elkarrekin lortuko dugu». Robert Schiller anaiburu orokorrak egin zien ongi […]

SalleBARNE

NOR GARA  SalleBARNE La Salleren euskaraz eginiko proiektu bat da Jainkoarekin topatzeko bultzatzen den barnetasun-bide bat. Euskaraz otoitz egiteko aukera eskaini nahi du, bai maila pertsonalean zein taldetan. Proiektu xalo eta xumea da, zalaparta handirik gabe, mimoz, maitasunez eta xehetasunez egiten den eguneroko janaria. Beren denbora ilusioa eta fedea eskaini […]

La Salle Bilbao – Berriak

La Salle Bilbao ikastetxeak ITB hezkuntza metodologia berrira egokitzeko eraldatu ditu bere instalazioak. Hormarik gabeko espazioak ditu orain, energiaren erabilera efizientea egiten dutenak. La Salle Bilbaok bere hezkuntza metodologia berriari neurrira egokitzen zaizkion espazioak sortu ditu ikastetxean. Ikaskuntza Testuinguru Berria deritzo metodologia berriak, ITB du sigla euskaraz, eta errotik aldatuko […]

Barrutiko III. Kapituluko bigarren saioa egiten ari da La Salle Arlep, salletar elkarteek ekin behar dituzten erronkei begira

Lan handiko lau egunetan, Kristau Eskoletako Anaiek (salletar anaiek) eta asoziatuek beren elkarte misioari begiratuko diote. Hauxe dute goiburu: “senidetasuna amesten eta ehuntzen”. Kapituluaren bigaren saio honetan, hauek dira aztergai, besteak beste: misio zerbitzua, beharrean direnekiko zerbitzua eta pertsonen zaintza. 2021eko uztailak 5 Kristau Eskoletako Anaiak (salletar anaiak) Arlep Barrutiko […]

Bilbo sektoreak San Asension ospatu du Misio Eguna

La Salleko Bilbo Sektoreak ekainaren 26an, larunbatarekin, ospatu du Salletar Hezkuntza Misioaren Eguna. Aurten, esker bereziak eman zaizkie hezitzaile guztiei pandemia garaian egin duten ahalegin itzelarengatik. Aurtengo Misio Egunean, ehun bat lagun bildu dira San Asension, osasun eta segurtasun neurri guztiak zainduz. Misio Eguneko ekitaldi  nagusia streaming bidez jarraitzeko aukera […]