Sector Bilbao La Salle ARLEP

Eibar – SEIN: DBHn arlo anitzeko proiektuak eta ikasketa kooperatiboa.

Erronka berriei aurre eginez La Salle Azitaingo DBHko ikasleak arazo desberdinei erantzun bat emateko proiektuetan aritu dira lanean aste bitan.

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak dira SEIN programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi behar dituzte. Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da.

Bi astetan zehar, lehen eta bigarren mailako ikasleek kronika eta diseinu lanak egin dituzte, hirugarren mailakoek, berriz, eskola solidarioago baten aldeko ekintzak garatu dituzte eta laugarren mailakoek zientzia, teknologia, gizarte eta arte erakusketa prestatu zuten. Hona hemen argazki batzuk: