Sector Bilbao La Salle ARLEP

Kristau Elkarteak

Hondar alea

Betebeharreko misio bat daukagu,
ezer gutxi iruditzen bazaigu ere,
hondar alearen antzera.
Ezin  zimentarri izan
ez badugu gure burua jotzen hondar aletzat.
Ezin itsasoaren handitasuna kontenplatu
hondar ale ez bagara hondartzan.
Noizbehinka balentria handiak dira gure patua,
baina eguneroko hondar alea da harrigarria,
ez dezagun ahantz!
Noizbehinka leher eginda gaude
eta hondar alea jartzeko beste indarrik
ez zaigu gelditzen ariman.
Hondar ale anonimoa,
sufrimenduaren zama daramaten pertsonen anonimatuan.
Hondar ale arbuiatua,
altxor ederra, halere, Jainkoarentzat.
( Javier Garrido)