2024-2025 ikasturtea hasi berri dugu, eta La Sallen ongietorria eman nahi diogu, hilabete hauetan gure hezkuntza lan guztietan hausnarketa bideratuko duen leloa aurkeztuz: “Zaintzeko garaia. Sortzeko garaia”.
Hilabete hauetan gogoan izan nahi dugun balioa ekologia integrala da, begirada zabal batetik, “gu guztion etxea”, bizitza garatzen den eta gizakiak bere beharrak asetzen dituen lekua, zaintzeko beharrean jartzen gaituena. Etxea denona eta denontzat izan dadin saiatzeko garaia da, etorkizuneko belaunaldien aterpe izan dadin bermatzeko garaia.
Erantzukizunak gidatzen gaitu, eta sormenak, gure misioa betetzeko aukera eta espazio berriak bilatzeko orduan, bidea markatzen du. Horregatik, denbora eman nahi diogu geure buruari, denbora aprobetxatu behar dugun opari ederra delako, ukiezina.
Bizi garen planeta, gure ingurunea, biodibertsitatea… zaintzeko garaia da, denbora baterako gaudela eta beste batzuk ondoren etorriko direla kontuan hartuta. Bidelagun ditugun pertsonak zaintzeko garaia da. Senideak, helduak, lagunak… zaintzeko garaia da.
Denok berdintasunean bizitzeko aukerak sortzeko garaia da. Zoriontsu hazteko ingurune seguruak sortzeko garaia da. Itxaropenez beteriko etorkizunera eramango gaituzten bide berriak sortzeko garaia da. Mundu hobe bat sortzeko garaia da, pertsonen duintasuna errespetatuko duena.
Aldaketa etengabea den une honetan, garai berriek ematen dizkiguten aukerak baloratu nahi ditugu La Sallen, hazten jarraitzeko eta gizarte bat eraikitzeko, non salletar familia osatzen duten guztiek gizartea denontzat bidezkoagoa eta hobea izateko lan egitera deituak sentituko diren.
Eta dei hori gure nortasun sakonenetik ere iristen zaigu. Gure DNAk, egiten dugun guztian dagoenak, interpelatu egiten gaitu, eta “gure bihotza periferietan dagoela” adieraztera garamatza, ahulenekin eta behartsuenekin, gure fundatzaile La Salleko San Joan Bautista gaur egun oso bizirik jarraitzen duen proiektu hau hastera eraman zutenekin.
La Salletik, Espainia eta Portugaletik, zuen denbora hartzera gonbidatzen zaituztegu, zaintzeko eta sortzeko, bizitzeko eta La Salle izateko. Zaintzeko eta sortzeko garaia da.
Ongi etorri ikasturte berrira!