NOR GARA
SalleBARNE La Salleren euskaraz eginiko proiektu bat da Jainkoarekin topatzeko bultzatzen den barnetasun-bide bat.
Euskaraz otoitz egiteko aukera eskaini nahi du, bai maila pertsonalean zein taldetan.
Proiektu xalo eta xumea da, zalaparta handirik gabe, mimoz, maitasunez eta xehetasunez egiten den eguneroko janaria.
Beren denbora ilusioa eta fedea eskaini dituzten pertsonen eskuzabaltasunetik egina, orrialde honetara hurbilduko diren guztiekin partekatzeko asmoz.
Anaiek eta salletarrek osatzen dute aukera hau gauzatu duen taldea.
ZER ESKAINTZEN DUGU
EGUNEZ EGUN, eguneroko ebanjelioaren inguruan eginiko otoitz-unea.
Mugikorrean egin dezakezu, edo bertatik entzun (grabazio osoak eskuarki, batzuetan, ordea, haien zatiak) edota PDF formatuan deskargatu.
Eskema honi jarraituz:
- JAUNAREN PRESENTZIAN…
- EBANJELIOAREN IRAKURKETA
- EBANJELIOA BARNERATUZ
- OTOITZ EGITEKO
- BIZITZARA BEGIRA
NIRE OTOITZA
Une berezietarako, sentimenduak bultzaturik… eskema berari jarraituz, hogeita hamar proposamen dituzu otoitzerako, eta entzun (grabazio osoak eskuarki, batzuetan, ordea, haien zatiak) edo PDF formatuan deskarga ditzakezu.
Honez gain BILDUMA duzu NIRE OTOITZAn, zure otoitza egiteko ondoko lau fitxategiak, alegia:
- HEMEN NAUZU I,
- HEMEN NAUZU II,
- PATXI EZKIAGAREN POEMAK-OTOITZAK
- SALMOAK.
Zure aukeran
BEHAR ZAITUGU…
NAHI DIGUZU LAGUNDU?
Zure iradokizunak, iruzkinak, proposamenak… bidal diezazkigukezu. Zure sinesmena handitzen laguntzen dizkizuten otoitzak.