Sector Bilbao La Salle ARLEP

Zumarraga – Energia era eraginkorrean kudeatzeko proiektu berria

Gure ikastetxean energia aurrezteko kudeaketa prozesuan lagunduko duen egitasmoa.

UGGASAk bideratutako (UHIN erakundeak aholkularitzapean) proiektu honen helburuak, gure eskolako instalakuntzen erabilera egokia egitea eta energiaren erabilera zentzuduna bideratzea dira.

Inguruko esperientzietan oinarrituz, prozesuaren amaieran kontsumoa %8a aurreztera irits gaitezke, eta proiektuak proposatzen duenaren arabera, “aurreztutakoaren %50arekin, ingurumenaren aldeko ekintzaren bat bultzatzea”.

Adibidez, gure gastua 30.000€koa bada, prozesuan zehar %8a aurreztuko bagenu (2.000€ inguru), diru horren %50a (1.000€), eskola komunitateak proposatutako ekintza baterako bideratzea.

Prozesuan zehar jarraituko ditugun urratsen berri emango dizuegu.

Gure eskolak jada eman du lehen urratsa: ENERGIA-TALDEA osatzea. Talde honetan, ikasleak, irakasleak eta ez-irakasleak elkarlanean arituko dira. Hala ere, helburua ez da Energia-taldearen lan esklusiboa izatea, baizik eta, eskola komunitatearen partehartzea eta sentsibilizazioa bultzatzea.

Zer deritzozue? Kapaz izango al gara?

Ohiturak aldatu eta jarri ON!!!!