Berriak

103 posts

Eibar – Berriak

Zientzi azoka ospatu zen joan den larunbatean Bilboko plaza berrian. 90 proiektu zientifiko aurkeztu ziren, hoietatik 2 gure ikastetxeko 1. Batxilergoko ikasleenak. Esperientzia polita eta aberasgarria gazteentzat

Beasain – Berriak

Atzo goizean, Beasaingo alkatearekin bilera izan zuten Agenda 21eko ordezkariek. Bertan elkartu ziren energia eta klima aldaketaren inguruan hitz egiteko LH 2. mailatik hasi eta DBH4ra arteko ikasleak. Denetik egin zuten: irakurri, aurreskua dantzatu, bertsoak bota… urduritasunak gaindituta, dena primeran atera zitzaien! Bukaeran gainera, alkateak bertso batekin erantzun zien. Eta […]

Agurra – Eibar

La Salle “Azitaingo Ama” Ikastetxeko Hezkuntza Elkarteak maiatzaren 11n, larunbatean, ekitaldi bat ospatuko du: Goizeko 11,00etan emango dio hasiera 2018-2019 Ikasturteari dagokion 2. Batxilergoko ikasleen agurrari. Eukaristia, Ekitaldi Akademikoa eta lunch-a egongo da. Zorionak guztioi honaino ailegatzeagatik!

Beasain – Berriak

Atzo gure ikastetxeko DBH 4ko hamaika ikaslek Gipuzkoako Foru Aldundiko Donostiako eraikinean JAKIN-MINA 2018-2019 GIPUZKOA ziurtagiri banatze ekitaldian parte hartu zuten. Markel Olano diputatu nagusiaren eskutik jaso zituzten ziurtagiriak eta ikasleei hitzaldia eskaini zien. Jakin-mina Jakiundek (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) antolatutako eta 4. DBHko ikasleei zuzenduriko egitasmoa da. Azaroa […]

Andoain – Berriak

DISEINUKO LA SALLE BERROZPEKO IKASLEEK NAZIOARTEKO DISEINU-LEHIAKETA IRABAZI DUTE Andoaingo La Salle Berrozpeko Lanbide Heziketako ikasleek bi ikasle holandarrekin batera irabazi dute Dordrecht-en egindako nazioarteko diseinu-lehiaketa La Salle Berrozpeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloko lanbide-heziketako lau ikaslek eta Holandako Da Vinci College ikastetxeko bi ikaslek osatutako taldearen nazioarteko proiektuak irabazi du […]

Beasain – PROYDE-PROEGA Astea

Labeak martxan jarri dituzte La Salleko familiek! Gaur “Bizkotxo solidarioa” ekintza burutu dugu. Munduko egoera garratzak goxatu nahi ditugu: elkarrekin, arraultza, azukre eta irina nahasturik, solidaritatearekin. Errezeta ezin hobea! Esker mila parte hartu duzuen denoi! Denon artean #HarantzagoBegira #LaSalleGara Proyde-Proega           

Beasain – Bartzelonako Exporecerca Jove Azokan SEINeko proiektu bat aurkeztu da.

Gure eskolako Marko eta Iakes Alcalde ikasleak  Bartzelonako Exporecerca Jove Azokan izan dira lehengo urteko SEINeko proiektu bat aurkezten asteburu honetan. Bertan nazioartean aukeratutako proiektu zientifikoak aurkezten dira. Pasa den Elhuyar Zientzia Azokako edizioan lortutako sariaz gain, proiektua azoka honetan parte hartzeko aukeratua izan zen. Oso esperientzia aberasgarria izan da. […]

Beasain – 4. DBHko SEIN

  Elhuyar zientzia azokan parte hartuko duten 4. DBHko SEINeko bi ikas talde Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologiako irakaslea den Elena Sevillanorekin egon dira Leioan. Bere lana ezagutu cute eta euren proiekturako aholkularitza jaso dute. Bisita aberasgarria bezain motibagarria izan da! #SEIN_LaSalle       

Beasain – ITB

Aurreko astean La Salle Beasaingo DBH-ko ikasle guztiak ITB-n murgilduta aritu ziren: talde-lana, HARA, sormena, teknologia berriak, hizkuntzak, zientziak, ikasten ikastea, aurkezpenak, La Salle programak, elkarbizitza…   DBH 1 eta 2: 1go zikloko ikasleek 10 ornokemon (ornodun mota) eta 10 gizakemon (Erdi Aroko giza talde) sortu zituzten, haien irudia, ezaugarriak, baloreak… asmatuz. […]