Berriak

103 posts

Anai Robert Schieler-en bisita Arlep Barrutira

Anai Robert Schieler, La Salleko Anaien Anaiburu Orokorra, apirilaren 8tik 21era Espainian izango da bisita pastorala egiten, bere helburuen arteko bat izanik Espainia eta Portugalen La Sallek hezkuntza misioarekin duen konpromisoa ezagutzea. Anai Robert Schieler-en bisita pastoral hau, munduan La Sallek bizi duen errealitatea ezagutzeko Anaiburu Orokorrak Anaidiko Kontseilari Orokorrekin […]

Autorik gabeko eguna – Beasain

Beasaingo Udalak antolatuta, bizikleta martxa egin dute herriko ikastetxe guztietako 5. eta 6. mailako ikasleek, autorik gabeko eguna ospatzeko. Honela, «garraiobide garbiagoen erabilera» sustatu nahi izan du udalak. Bizikleta martxaren amaieran, hamaiketakoa eskaini die parte hartzaileei.

LSBKO URRATS-BAT PROIEKTUAK TKGUNE SARIA IRABAZI DU

Andoain, 2017ko urriaren 30a. La Salle Berrozpe ikastetxearen ekintzailetza-proiektuak, gaur egun Keyway Chaveteros SL izena duenak, beste sari bat irabazi du: IV. TKGune Saria. Proiektuak sari bat lortu zuen joan den ekainean, hain zuzen ere Euskadiko Lanbide Heziketako ekintzailetzaaintzatesteko Urrats-Bat saria. Oraingo hau, berriz, gazteentzako enpresa-ideien TKGune Sarien IV. edizioan […]

“Lotu zaitez Justiziaren alde”

LANKIDETZARAKO ERAKUNDE KATOLIKOEK POBRETUTAKO PERTSONA ETA ELKARTEEKIKO SOLIDARITATEAREN ALDE BATZEN DITUZTE EUREN EGINAHALAK “Lotu zaitez Justiziaren alde” lemapean, Caritas, Confer, Justizia eta Bakea, Esku Batuak eta Redes erakundeek azpimarratu nahi dute pertsona pobretuenekin gaur egun nazioarteko solidaritateak eta lankidetzak duen garrantzia. Horregatik, bultzatu nahi duten nazioarteko lankidetza, bazterketa eta desberdintasuna […]

ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE – SPAINSKILLS 2017 -TXAPELDUNA

2017/03/04 Iker Borde ikaslea eta Xabier Puertas irakaslea SpainSkills lanbide heziketako olinpiadetan txapeldunak izan dira CAD Diseinua kategorian. ZORIONAK!! SpainSkills estatu mailako lanbide heziketako olinpiadak dira. Bertan espezialitate ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute kategoria ezberdinetan. Aurten Madrilen ospatu da txapelketa eta kategoria bakoitzean aldez aurretik beren autonomia elkartean irabazle izan […]

ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE STARTINNOVAN TXAPELDUN

2017/02/23 La SalleBerrozpeikasetxeko2. Batxilergoko “TxirrisandKlass” osatzen duten Leyre Carrasco, Eider Urkizu, Nerea Rodríguez, Nerea Garin eta Irantzu Tolosa izan dira aurtengo STARTInnova lehiaketaren garaile. Lehiaketa honek ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi ditu gazteen artean eta horretarako, “Prozesu Administratiboak” izeneko ikasgaia baliatu dute, Izaskun Albisu irakaslearen gidaritzapean, beren lanak aurkezteko. 200 talderen artean finalista izan da […]